Jakiak kontserba latetan sartzearen metodoa XIX. mende hasieran asmatu zen, baina hauek zabaltzeko gailuak, soilik 30 urte geroago.
Ideia honekin gelditzen
naiz ikerketa hau irakurri eta gero.
Irakasleei zuzenduriko
inkesta baten emaitzak dira orain gainetik laburtu eta ondorioztatuko
ditugunak.
Espainiar Estatuko
autonomia erkidegoen arteko azterketa konparatua da ikerketa hau,
“haur bakoitzak ordenagailu bat” programaren barruan eginikoa eta
hortarako irakasleen praktika eta ikusmoldeaz aritzen dira. Orain
aztertuko ditugun datuak, 4.500 irakasleei eginiko inkesta baten
emaitzetatik atera ditugu. Inkesta hau espainiar Estatuko autonomia
erkidego gehienetan burutu da, eta irakasle lanetan dabiltzan
pertsonei egin zaie.
Irakasleek positiboki
- IKTen sarrera
ikasgeletan
- Etorkizunera begira
hobeki prestatuak egonen dira
- Irakasleek formakuntza
nahikoa dutela uste dute IKTekin aritzeko
- Ikasleak ere
motibatuagoak ikusten dituzte
- Aldaketa metodologikoa
egin dutelakoan daude
Irakasleek negatiboki
- Formakuntza gehiago
behar dutela onartzen dute
- Autonomiei inplikaio
handiagoa eskatzen diete
- IKTetan
koordinatzaileak behar direla esaten dute
- Teknologia gehiago
sartzeke daudela oraindik
- Euskarri eta
metodologia “zaharrak” direla nagusi direla esaten dute
- IKTak sartzean
informazio eskasa izan dutela aipatzen dute
- Material didaktiko
gutxi dutela
- Sostengu eta
aholkularitza hala holakoa izan dutela
Gorkak kritikoki
Ikasgelan beti bezala,
irakasleek antzeko gauzak egiten badabiltza, eta IKTek ematen
dituzten aukera berritzaileenak gutxien erabiltzen dituztela onartzen
badute:
IKTak gehien zertarako
- interneten bilaketak
egiteko
- ADEan azalpenak emateko
- On line ariketak
egiteko
IKTak gutxien
zertarako
- On line baliabideak
landu eta erabiltzeko
- Lanak on line
argitaratzeko
- Proiektu telematikoetan
parte hartzeko
Hau ondoriozta dezaket beraz,
- Teknologia asko
ikasgeletan baina BERRIKUNTZA PEDAGOGIKO gutxi
- Metodologia aldaketa
omen dago baina GAUZA BERBERAK tresna modernoekin egiten dabiltza
- Autonomi erkidego
bakoitza bere aldetik, POLITIKOEN BULTZADAREN arabera eta ez benetako
hezkuntza planifikazio batean oinarritua.
Jakiak enlatatzen hasi
gara irekitzeko gailu zehatza eduki gabe. Gizateriaren betiko patua
ote?
Gure patua hauxe:
Eskola 2.0 inguruan bi berri. Orain arte hitz egindakoaren harira.
Gure patua hauxe:
Eskola 2.0 inguruan bi berri. Orain arte hitz egindakoaren harira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario