Roger Schank
inteligentzia artifiziala ikertzen pasatu ditu urte pilo bat.
Azkenekoak ordea, irakaskuntzaren birmoldaketa osoa planteatuz eman
ditu.
Schank-en tesia xinplea
eta zuzena da. Gaurko eskolak ez du balio ikasteko. Ez du benetan
garrantzitsua dena irakasten eta irakasteko metodoa kaka hutsa da.
Eskolek teknologia berriak hartu eta suntsitu egiten dituzte, betiko
ikasgaitegia ematen dute, baina on-line.
Berak praktika jartzen du
ikasteko eredu gisa, txikitatik egin dugun bezala: hitz egiten
praktika bidez ikasi genuen, txirrindulan ibiltzen, autoa
gidatzen.......
Bestetik, gaur egun
ematen diren irakasgai asko erabilgarriak ez direla esaten du, xuabe
esateagatik, eta eskolak bizitzarako prestatzen erakutsi behar digula
aldarrikatzen du: ama izaten, aitona izaten, erabakiak hartzen
ikastea eta bizitzan zer egin nahi dugun erabakitzea, esaterako.
“Ekinean ikasi”
kontzeptua darabil ahotan, praktika irakaskuntzaren ardatz gisa
jarriz eta horregatik, bere ilobetako bat beste 11 haurrekin, beraiek sorturiko eskola
berri batean sartu dituzte. Hor, gustoko dituzten gauzak egiten
dituzte, guztiak oso praktikoak, besterik ez.
Roger Schank-ek ere askok harturiko bidea hartu du bere ilobarekin. Eskola tradizionalarekiko konfidantzarik ez eta bestelako proiektua sortu du guraso talde batekin. Estatuak ezarritako beharren arabera baino, haurrak berezko dituzten behar, nahi eta interesen araberakoak baizik.
2 minutu eskaseko bideo honetan Schank-ek bere filosofiaren ardatz batzuk ematen dizkigu. Tartean HEZKUNTZARAKO MOTOREAK bere proiektuaren berri, zeinetaz informaziorik lortu ez dudan, gazteleraz esan nahi dut.
Bestela ere, nire blogaren eskuin aldean lotura interesgarri bat duzue: Paideia eskola libertarioarena. Espainiar Estatuko Merida hirian kokatua dago eta ia 30 urte daramatzate "ekinean ikasi" ideia praktikara eramaten... beste gauza askoren artean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario